XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zedroa ebaki eta suntsitu dezatela.

Bidali zituzten gudariak arma eta guzti zedroa bota zezaten.

Iritsi ziren zedroraino, Bataren bihotza zegoeneko lorea ebaki zuten eta hura hilik erori zen une berean.

Eguna argitu zuenean eta, zedroa ebaki eta bigarren eguna zenean, Anubis, anaia zaharrena, bere etxera sartu zen, eseri zen eta eskuak garbitu zituen.

Katilukada bat zerbeza eman zioten, eta galdua zegoen; katilu bat ardo eman zioten, eta hau ere galdua zegoen.

Orduan, makila eta oinetakoak, bere jantziak eta armak hartu zituen eta Zedro Haranerantz abiatu zen.

Bere anaia gazteenaren etxera iritsi zen eta ohe gainean etzanda aurkitu zuen, eta hilik zegoela ikusi zuen.

Bere anaia hilda ikustean negar egin zuen eta gero bere anaia gazteena arratsaldero etzaten zeneko zedroaren azpian, bihotzaren bila hasi zen.

Hiru urtez ibili zen bila ezer aurkitu gabe, eta laugarren urtea hasi zenean, Egyptora joateko desioa sentitu zuen eta esan zuen bere baitan: Bihar banoa.

Biharamunean eguna argitu zuenean, zedrora joan eta egun guztian bila ibili zen; arratsaldean, bilaketa utzi eta azkeneko aldiz berriro begiratu zuenean, fruta bat ikusi zuen.

Etxera eraman zuen eta ireki zuenean konturatu zen bere anaiaren bihotza zela.

Katilukada bat ur fresko hartu, bertara fruta bota eta eseri egin zen, bere eguneroko ohiturari jarraituz.

Baina gaua iritsi eta bihotzak ur guztia xurgatu zuenean, Bataren soin atal guztiak dardarka hasi ziren eta bere anaiari begira jarri zen, bere bihotza artean katiluan zegoenean.

Orduan Anubisek, honen bihotza zegoeneko ur-fresko katilua hartu eta edateko eman zion, eta bihotza bere lekura itzuli zenean, lehen zen berbera izatera bihurtu zen.

Bi anaiek elkar besarkatu zuten eta hitzegiten zuten.